Astelehenean izan genuen ikasturte honetako Behatokiko azken bilera.

Ikasturtean zehar Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun kide ezberdinak bildu gara Musika Gelan:  LHko gela guztietako ordezkariak, Behatokiko arduraduna, Guraso Elkarteko eta Zuzendaritzako kideak.

Bilera hauetan Eskola mailako gai ezberdinak jorratu ditugu eta kasuan kasu hartu beharreko erabakiak hartu dira.

Hauek izan dira landu diren gai batzuk, besteak beste:

– jolasordutako antolaketa, materiala…

-Santa Eskean bildutako diruarekin erosketa: Saharautz

-kiroldegi kanpoko txukuntasuna

-sarrera-irteeratako musika

-hamaiketako osasuntsua

-txirrina

-etab.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

 

Partekatu:
Instagram