Bukatu dira Euskal Herriko herri bateko zein besteko iñauteriak! Getarian ere otsailaren 21 eta 22an ospatu genituen; ostiralean eskolan eta larunbatean herrian.
Ostiraleko Iturzaetako jaialdian ikasle eta irakasleen playback ikuskizunak, jolasak eta merienda izan genituen, azken hau Guraso Elkartearen eskutik.
Oso ongi pasa genuen, mozorro asko izan genituen eta gure sormena eta lana erakusteko aukera izan genuen.
Hementxe argazki batzuk eta bideo laburpen bat ikusgai!