Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan, garapen jasangarriko 7.helburua landu dugu ikasturte honetan: energia irisgarria eta ez kutsagarria.

Martxoko Udal foroan, herri mailako diagnosia egin genuen. Azken urteotan gaiaren inguruan aurrerapausuak eman badira ere, oraindik lan handia dago egiteko. Hausnarketa horri jarraiki, ikasle ordezkariek energiaren kontsumoa murrizteko ekintza proposamen ezberdinak egin zituzten. Horien artetik, aurrera eramango zutena aukeratu zuten: sentsibilizazio bideo bat egin eta herritarrei sare sozialen bitartez zabaltzea.

Gaur goizeko Udal foroan, egindako lanketaren emaitza aurkeztu diote Haritz Alberdi alkateari.

Egunerokoan, energiaren kontsumoa gutxitzeko egin ditzakegun keinu txikiak agertzen dira bideoan, baina txikiak izanagatik, balio handikoak. Energia aurreztea guztion ardura baita.

BIDEOA

 

 

Partekatu:
Instagram