Azken egunotan, LH6ko ikasleek Caritasen lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bai eskolan jasotako bisitaren bidez, bai haien lokalera egindako irteeran.
Ekimena LH6tik abiatu bada ere, eskola komunitate osoaren parte-hartzeari esker gauzatu da. Abenduan a ntolatutako azokaren bidez bildutako dirua Caritasi eman zaio, herrian bertan laguntza behar dutenei bideratzeko.
Zuzendaritzatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztioi. Harro gaude elkartasunean gure alea jarri izanaz.


