Familia agurgarria,
Dakizuen bezala, azkenaldian eskolako ateak 16.30etan itxi dira. Eskola ordutegitik kanpo, eskolako Atarian gelditzen diren haurren beharrei erantzun nahian, Zanbuka Guraso elkarteak Udalarekin hitz egin du eta berriro ere eskolako ateak 17.45h arte irekita egotea lortu dugu, baina Udaletik adierazi digutenez, ordutegi hau mantendu nahi bada, arau batzuk bete beharko ditugu:
- Ezingo da goiko pisuetara igo eskola orduetatik kanpo.
- Eskolako ateak irekita egongo dira, baina beheko komunen erabilerarako soilik.
- Gurasoak dira Eskolara sartzen diren haurren arduradun eta gurasoak dira, haurrek eskolako instalakuntzen erabilera egokia egiten dutela bermatu behar dutenak.
Denon artean eta arauak betez, ordutegi hau mantentzea lortuko dugulakoan, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Zanbuka Guraso Elkartea