Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horren aldarria egiteko LH-ko ikasleek askotariko lelo proposamenak egin dituzte. Guztiak jarri ditugu Eskola sarreran eta horien artetik bat aukeratu dugu pankartan jartzeko:
Euskal Herria bihotzean, euskara ahotsean.
Gainean laino beltzak ditugun garaiotan, zaparrada mehatxuari dantzan eta kantuan erantzun diogu!
Herriko plazan egin dugu hitzordua eta bertan bildu gara adin guztietako haur, guraso eta aiton-amonak. Euskarak adinik ez duelako, elkarrekin abestu eta dantzatu dugu “Gora Euskara” abestia.
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dugu: euskaraz maitatu, euskaraz ikasi, euskaraz jolastu eta euskaraz amestu. Ta gauza bera egin dezakezu zuk.
Gora euskara!