Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Eskolan ere, ederki ibili gara!
Badira, agian, egun honi buruz ezagutuko ez dituzun zenbait bitxikeria. Hementxe horietariko batzuk:
- Ba al zenekien Euskararen Eguna Xabierko Frantzisko Deunari guztiz lotuta dagoela? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan esan zituen, hots, euskaraz.
- Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu besteak beste Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.