Euskaraldia 2020, 2.edizioa abian da azaroaren 20tik datorren abenduaren 4ra bitartean. Eta zuk, dagoeneko ba al duzu zure txapa prest?

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia eta gizartearen gune guztietara zabaltzen den heinean, eskolako kideok ere parte hartuko dugu. 

Lehenengo edizioan bezala, Ahobizi edo Belarriprest izango zaren aukeratu dezakezu. Aurtengo Euskaraldiak ordea, berritasun bat dakar berarekin: ariketa taldean egin ahal izateko aukera. Aukera hori ariguneen bidez gorpuzten da; hau da, euskaraz lasai aritzeko guneetan. 

Animatu parte hartzera eta ea denon artean euskararen erabilera handitzen dugun. 

Partekatu:
Instagram