Datorren asteartean, abenduaren 3an, herriko plazara jaitsiko gara Iturzaeta Herri Eskolakoak Euskararen Eguna ospatzera. Honakoa da aurreikusten dugun egitaraua:

 

  • 15:15: herriko plazara jaitsiera txistulariekin batera.
  • 15:30: ekitaldiaren hasiera.
  • 15:40: abestiak eta dantza: Argitxo, Behin betiko, Euskara plazara, Ahoa bizi belarriak prest eta Gora euskara.
  • 15:50: musika gehiago: muxikoak, fandango/arin-arin…

 

 Animatu eta dantzatu gurekin batera! Hementxe duzue “Gora Euskara” abestiaren koreografia.

 

OHARRA: Gurasoek eta autobusak plazan bertan jasoko dituzte ikasleak 16:00etan. Eguraldi txarra egiten badu Eskolako atarian geratuko gara. Aldez aurretik jakinaraziko zaizue.