Apirilaren 3an, ostiralean, aurtengo Getariako Literatura Lehiaketako irabazleak aukeratu ziren. Guztira, 84 irakurgai aurkeztu dira, 81 ipuin eta 3 bertso, eta guztien artean, epaimahaikideek ondorengo lanak eta egileak saritzea erabaki zuten:

  • LH 3. maila: Nahia Otaduy Lazkanoren Tristura txikia eta Unax Zulaika Urangaren Jon eta bere futboleko taldea ipuinak.
  • LH 4. maila: Suzanna McCallumen Zaldi beltza eta Julene Basurto Olaizolaren Bizitza bakarra da ipuinak.
  • LH 5. maila: Peru Irazu Larrazabal Mozorroen armairua, Etxahun Olabarri Ezenarroren Denboraren bidaia eta Irati Vicente Ezenarroren Maddi eta izotz pistako ate misteriotsua ipuinak.
  • LH 6. mailako ipuina: Uxue Ulacia Alberdiren Animaliak surfean eta Ibai Basurto Olaizolaren Jokin Afrikan ipuinak.
  • LH 6. mailako bertsoa: Ibai Basurto Olaizola eta Uxue Ulacia Alberdiren Getaria bertsoa.
  • 14-16 urteko bertsoa: Amets Aizpurua Mancisidorren (Bas)herritar baten gogoeta.
  • Helduak: Ane Azkue Etxeberriaren Kaioen karranken artean biluzik ipuina.

Zorionak guztiei!

Sari banaketa hilabete amaieran egitekoa zen. Baina Covid-19-aren ondorioz, atzeratu egin dute.

Partekatu:
Instagram