Proiektuan lantzen ari diren historiako gaia Getariako Herri Kurrikulumarekin uztartuaz LH 6. mailako ikasleek Getariako Bilakera izeneko erakusteka prestatu dute  eta Udaletxeko sarreran egongo da ikusgai maiatzaren 6ra bitartean goizeko 10etatik arratsaldeko 19:30era.

Erakusketa hau prestatzeko argazkilari lanetan aritu dira besteak beste. Aspaldiko argazki zaharrak hartu eta gaur egungo argazkiak atera dituzte herriko espazio ezberdinek izan duten bilakaera ikusteko.

Gustura aritu dira  eta euren lanaren emaitza herrira zabaltzea berezia izan da eurentzat.

Animatu eta zoazte erakusketa ikustera!

 

Partekatu:
Instagram