Munduari bira eman zion ontzia” liburuan oinarritutako erakusketa ireki zuten asteburuan Getarian (Lapurdi).  Bertan Joseba Sarrionandiaren testua eta Aristides Hernandez Aresen irudiak daude ikusgai.

Azken asteetan, gure 6.mailako ikasleak ere,  “Munduari bira eman zion ontzia” liburuaren lanketan aritu dira ilusioz eta gogoz ba baitzekiten gaur Lapurdira joatekoak zirela bertan Joseba Sarrionandiarekin liburuari buruzko solasaldi batean parte hartzera.

Poz-pozik eta pixka bat urduri abiatu dira goizeko 9etan gure neska-mutilak Eskolatik. 10ak inguruan iritsi dira Lapurdiko Getariara, hamaiketakoa eginez tripa pixka bat bete eta erakusketa dagoen museora joan dira.

Bertan, Sarrirekin solasteko aukera izateaz gain, bertso batzuk ere kantatu dizkiote  gitarraren laguntzaz eta sinatzeko liburu eta postalak ere eraman dituzte.

 

Hori gutxi ez eta esperientzia borobiltzeko,  Getariako eta Bidarteko ikasleekin egoteko aukera izan dute. Herriko frontoian elkarrekin bazkaldu ondoren gustura aritu dira jolasean euskara ahoan.

 

Errepikatzeko modukoa, zalantzarik gabe!

 

 

 

 

 

 

Partekatu:
Instagram