Ostiralean, ekainaren 18an bukatu zuten ikasturtea Iturzaeta eskolako ikasleek.

Emozioz beteriko eguna izan zen denontzat eta batez ere 6.mailakoek bizitu zutena, haien azken ikasturtea izan baita herrian bertan. Datorren ikasturtean Zarautzen jarraituko dute haien ibilbidea.

Ongietorri beroa egin zieten eskolako ikasle eta irakasle guztiek 6.mailakoei. Ondoren, eguraldia lagun, jolas desberdinak egin zituzten ikasleek herriko gune ezberdinetan eta guraso elkarteak prestatutako txistorra ogitartekoak gustura jan zituzten.

Eskerrik asko eta hurrengo ikasturtean izango dugu berriz elkarren berri!