Inauteriei ongietorria emanez, jai giroan amaitu dugu astea.

HHkoek “euskal inauteriak” izan dute gaitzat eta ilusioz prestaturiko dantzez gozatzeko aukera izan dute familiek HHko atarian.

LHkoek aldiz, kiroldegian ospatu dute euren jaia eta han ere ez da musikarik eta dantzarik falta izan.

Irakasleek, aurtengoan ere, bazuten sorpresatxo bat prest.

Amaitzeko, Zanbuka Guraso Elkartearen eskutik, opila eta txokolatea janez, gozo-gozo, eman diogu amaiera jaiari.

Jarraitu asteburuan ere inauteriez gozatzen!

Ondo pasa!

 

 

Partekatu:
Instagram