COVID-19 koronabirusa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiak ixteko erabakia hartu zuen atzo. Horren ondorioz, gaurtik hasita 15 egunez, hau da, martxoaren 13tik 27ra, eskolako jarduera presentziala etenda egongo da.