Ostiralean, martxoak 8, euskal emakume antzezleen proiektuari amaiera emango diogu . Aurreko urteetan bezala, Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean antolatu dugu gaiaren inguruko aurkezpena eta lehiaketa.

Aukera hori aprobetxatuz, Ainere Tolosa, euskal emakume antzezleari elkarrizketa egin diote LH6ko ikasleek. Besteak beste, Orokietako irakaslea, Getariako bizilaguna eta Iturzaetako ama da Ainere.  Aktore lanetan emandako urteez, emakume bezala bizi izandakoaz eta egungo egoeraz galdetu diote Nahia, Kattalin eta Paulak. Teknikari lanetan Orokietako ikasleak aritu dira.

Jolasorduan, bi eskoletako ikasleak elkarrekin jolastu eta solasteko aukera izan dute. Txirrinak jo duenean, irratia ezagutu eta mikrofonoak probatzera joan gara. Eskerrik asko aukera zoragarri honengatik Orokieta!

Etxetik ekarritako otarteko eta makarroiak bazkaldu ondoren, Santa Barbara gainetik oinez itzuli gara Eskolara. Autobusean baino denbora gutxiago behar izan dugu! Eguna polita gaurkoa!

 

Partekatu:
Instagram