Datorren igandea, maiatzaren 17a, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako nazioarteko eguna da.
Baina zergatik ospatzen da egun hau? 1990eko maiatzaren 17an, Munduko Osasun Erakundeko Asanblada Orokorrak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuelako.
Salatu dezagun guk ere lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa.
Mundu osoan eskubide berdinak izan ditzagun eta aniztasunean hezi gaitezen!
Ikusi bideoa eta dantzatu gurekin!