Datorren astelehenean, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hau eskolan eta familietan girotzeko asmoz, emakume bertsolariak ardatz dituen lehiaketa antolatu dugu.

21 Emakume bertsolari ezagutzeko aukera izango duzue lotura honetan: https://view.genial.ly/6038d4689430ba0da887cbed/presentation-emakume-bertsolariak-getaria

Parte hartzeko orrian bertsolari bakoitzari zein argazki dagokion (hizkia) eta zein urtetan jaio zen jarri behar duzue. Eskolako paretak ere, emakume bertsolari hauen argazki batzuekin apainduta daude.  Zuen fitxa osatzean, eskolako sarreran dagoen kutxa arrosan sartu ezazue. Fitxa hauek kutxaren ondoan dituzue eskuragarri.

Martxoak 8an, asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu. Lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu familiako kide guztiak.

Urola kostako hezkuntza zentru guztiek bat egiten dugu egun honen aldarrikapenekin.

                

Partekatu:
Instagram