Familia agurgarria:
Iturzaeta Herri Eskolako emakume langileen %96ak (irakasle, jangelako langile, zaintzako eta autobuseko begiraleak) bat egingo du datorren ostiralerako, martxoak 8rako, iragarritako greba feministaren deialdiarekin.
Legeak agintzen duenez, Ikastetxea irekita egongo da, nahiz eta langileen lanuzteak eguneroko dinamikan eragin oso handia izan. Gutxieneko zerbitzua eskainiko da soilik.
HH eta LH: 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara zaintza antolatuko da
JANGELA: EZ da jangela zerbitzurik eskainiko
GOIZEKO ZAINTZA: EZ da zerbitzurik eskainiko
GARRAIOA: BAI. Autobus zerbitzua eskainiko da
Hezkuntza komunitateko kide gisa, Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu.
Agur bero bat
ITURZAETA Herri Eskola