Neguko oporrak hartu aurretik, Eskolan egun berezia ospatu dugu, giro onean eta elkarrekin egoteko aukeraz gozatuz. Eguraldi txarra izan dugu lagun (edo ez hain lagun 😅), eta ezin izan dugu kalera irten abestera, baina horrek ez du ospakizuna zapuztu.
Egun osoan zehar, ikasleek jolasten gozatu dute, eta atsedenaldian, Zanbuka guraso elkartearen eskutik ogitartekoa izan dugu guztiontzat. Eskerrik asko egindako lanagatik eta prestutasunagatik!
Egunari amaiera polita emateko, Eskola osoa elkartu gara HHko atari estalian, eta elkarrekin abestu dugu, trikitilari eta panderojoleen laguntzaz. Une hunkigarria izan da, txikienetik handienera, komunitate gisa berriro elkartzeko aukera eman diguna.
Horrela, giro onean eta elkarrekin, Neguko oporrei hasiera eman diegu.




