Famili agurgarria:

Datorren asteartean, martxoaren 26an, irakaskuntza sektore publikoko hauteskunde sindikalak egingo dira, eta boto eskubidea gauzatzeko, eskola 14:00etan itxiko da. Ondorioz, ez da arratsaldeko saiorik izango.

  • Jangela zerbitzua erabiltzen duten bazkaltiarrak 14:00etan jaso beharko dira
  • Autobus zerbitzuko azken bidaia 12:30ean izango da

Jangelako ohiko bazkaltiarren batek, aldaketak direla eta, egun horretan bazkaltzen geratzeko asmorik ez badu, ostirala baino lehen jakinarazi beharko dio dagokion tutoreari.

Mila esker

ZUZENDARITZA

Partekatu:
Instagram