Gaur arratsaldean Oles Eguna ospatu dugu giro ezin hobean. Trikitalari eta pandero-joleen laguntzarekin, lehenengo geldialdia Sahatsaga auzoan egin dugu. Bertan, gure herriko ohitura zaharrari jarraituz eta makilen kolpeaz lagunduta, lurra esnatzeko moduko abestiak kantatu ditugu. 5. mailako ikasleek koplak abestu dituzte eta primeran aritu dira.

Ondoren, Zaharren Egoitzara gerturatu gara, gure ospakizuna bertako egoiliarrekin partekatzeko. 6. mailako ikasleek koplak abestu dituzte han, eta une hunkigarriak bizi izan ditugu; irribarreak eta txaloak nagusi izan dira.

 

 

Partekatu:
Instagram