Gaur goizean, Iturzaeta Herri Eskolako komunitateak elkartasuna adierazi nahi izan dio Palestinako herriari. Eskolaren aurrean elkartu gara eta argazkia atera dugu “Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!” dioen pankartarekin.
Hezkuntzak balio unibertsalak sustatu behar ditu: bizitza, elkartasuna, askatasuna eta bakea. Horregatik, ezin gara isilik geratu munduan gertatzen ari diren injustizien aurrean. Gure ahotsa altxatzea beharrezkoa da, bereziki bizitza eskubidea ukatua zaien herrien alde.
Palestinarekin gaude. Genozidioa STOP!