Elkano Fundazioak proposatutako “Postalak mundubiran” ekimena abian jarri dute eskoletan.

Urola Kostako eta inguruko zenbait eskolek postalak idatzi dituzte eta hauek Txileko Magallaes eskualdeko eskola batzuetara bidaliko dituzte. Iturzaeta eskolak ere parte hartu du eta Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek idatzi dituzte postalak gaztelaniako ikasgaian. Ondoren, 2.mailako ikasleek marrazkiak egin dituzte eta postalak apaindu.

Txileko ikasleek gure postalak irakurri ondoren, erantzunak prestatuko dituzte eta udaratik itzuleran iritsiko dira hona, zonaldeko eskoletara.

Hemen dituzue ikasleen argazki batzuk:

 

Partekatu:
Instagram