Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren ospakizunen barruan eta Elkano Fundazioak proposatuta, iaz Txileko Punta Arenas zonaldeko eskola bateko ikasleekin harremanetan jarri ginen posta bidez.

Aurreko ikasturtean 3. mailan zeuden ikasleek postalak idatzi zituzten, eta hauek apaintzeko marrazkiak egiteaz 2. mailakoak arduratu ziren.

Orain, erantzunak jaso ditugu Eskolan, eta ikasleak oso gustura ibili dira idatzi dizkieten erantzunak irakurtzen.

 

 

 

 

 

Partekatu:
Instagram