5 urtekoak beldurraren proiektua lantzen ari dira eta gau beltza edo arimen gaua pare-parean tokatu zaie. Kolore beltzeko arropak eta trapu zaharrak soinean, lehen hezkuntzako ikasle nagusiagoen geletara igo dira. Kolpe soinu eta garrasien artean, “xanduli manduli kirrikiki, eman jatekoa guri” oihukatu dute. Sagar eta tomatez bete dute otarra eta pozik itzuli dira gelara.
Oraindik eguna luzea da eta gaua are luzeagoa. Jarrai dezala festak!