Ordua aldatu, eguna moztu eta gaua luzatzearekin batera iritsi zaigu Gau Beltza.

Azken egunotan Eskolako gelak eta pasiloak girotze lanetan aritu dira txiki zein heldu eta gaur goizean “Xandu manduli kirriki, eman jateko guri” ohikatuz HH 4 eta HH5ko ikasleak LHko pasiloan ibili dira saskia eskuan jatekoa eskatuz.

Gaur arratsaldeko 19:00etan herrian izango du festak jarraipena eta bertan Gure Txeruk antolatuta Heziketa Fisikoko saioetan entseatzen aritu diren dantza egiteko aukera ere izango dute.

Ondo pasa guztiok!

 

XAN

Partekatu:
Instagram