ZINEMALDIRA  IRTEERA

 

Datorren ostiralean, irailaren 27an, Donostiako Zinemaldia dela eta, Lehen Hezkuntzako ikasleak TXIMINOEN ERRESUMA filma ikustera goaz.

IRTEERA:     9:00etan ESKOLAN

ITZULERA: 16:00etan ESKOLAN  (1-2 mailak)

                    16:00etan FRONTOIAN  (3-4-5-6 mailak)

Pelikula ikusi ondoren 1. eta 2. mailakoak Oriora joango gara autobusez.

3.mailatik 6. mailara bitartekoak, berriz, oinez Zarauzko Zubi-Ondotik Getariara.

Guraso Elkartearen laguntzari esker, irteera doan izango da Zanbukako bazkideentzat; besteei 5€ kobratuko zaizkie kontutik.

OHARRA:

  • Egun osorako ekintza denez, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman behar dute.
  • 9:00etan ikasleak areto aurreko eremuan elkartuko dira, geletara igo beharrean. Autobusa agurtzen geratu nahi duten gurasoak, Eskolako hesiaren kanpoaldean itxaron, mesedez.

 

TUTOREAK

Partekatu:
Instagram