1979-1980 ikasturtean ekin zitzaion Getarian “San Salvador” ikastola eta “Agrupacion Escolar Mixta” eskola publikoa bateratzeari. Hainbat urtetan hiru eraikuntzatan eskolatuak izan ziren ikasleak: jesuiten egoitzan, gaur egungo Kultur Etxean eta udaletxean.
1985-1986 ikasturtean inauguratu zen Sahatsaga kalean Iturzaeta Herri Eskola. Askizuko eskola itxi eta garraio zerbitzua abian jarri zen hango ikasleak ere bertan eskolaratzeko.
1990-1991 ikasturtean Meagako Goi Zikloko ikasleak (11-14 urte) ere ikastetxe honetara bideratu ziren.
1995-1996an jarri zen martxan jangela Guraso Elkartearen ekimenez.
1996-1997an Meagako eskola itxi zuten eta hango ikasleak Iturzaeta Herri Eskolan hasi ziren. Ordutik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditugu. Zarauzko Lizardi Institutuan jarraitzen dituzte ikasketak gure ikasle gehienek.