Etapa horretako helburu nagusia norbanakoaren garapen integrala lortzea da.

HEZKUNTZA ESKAINTZA:

 

Proiektuak

Lehen Hezkuntzan proiektu bidezko ikaskuntzaren ikuspegia jarraitzen dugu Natur eta Gizarte Zientziak lantzeko. Ikasleen hurbileko gaiak hautatzen dira, adin bakoitzari dagozkionak eta herriko testuinguruan kokatuak: jaiotza, arrantza eta arrainak, jatetxeek nola lan egiten duten, elikadura osasuntsua, ekosistemak, dendak, herriko, Gipuzkoako zein Euskal Herriko historia… Esperimentazioa eta haurren parte-hartze aktiboa sustatzen ditugu.

  • LH-Proiektuak2

 

 

Tailerrak

Astean behin hainbat diziplina lantzeko tailerrak jartzen ditugu martxan: marrazketa, gorputz adierazpena, biodantza, baratza, robotika…

  • LH_BARATZA
    LH_BARATZA

 

IKT

Teknologia berriak erabiltzen ikasten ari gara konpetentzia digitala garatzeko. Ondorengo esparruak hartzen ditugu kontuan: informazioaren trataera, komunikazioa, sormena, segurtasuna eta arazoak konpontzea.

  • LH6 portatilekin
    LH-IKT

 

bizikidetza

Iturzaeta Eskolan, badugu hezkuntza komunitatearen parte-hartzea bultzatzeko organo berezi bat. Bizikidetza Behatokia deitzen diogu eta bertan, LH-ko ikasgela bakoitzeko ordezkari bana, Zanbuka Guraso Elkarteko ordezkaria, Udaleko hezkuntza zinegotzia, Eskolako Zuzendaritza eta Behatokiko koordinatzailea biltzen gara. Bizikidetza eta ingurugiro jasangarria bezalako gaiak lantzen ditugu.

  • LH-Elkarbizitza

 

 

BESTEAK

Eguneroko jarduerez gain, ondorengo ekintzak ere aipagarri ditugu: irristaketa, surf, arrauna,… ikastaroak jasotzen ditugu;  Balentziaga museoko tailerretan parte hartzen dugu; irakurketa lantzeko hainbat dinamika ditugu: irakurlagun, bikoteka irakurtzen, binaka irakurtzen, irakurketa ozena, tertuliak…