Familia agurgarria:

Ikasleren batek urteak betetzen dituenean, gelakideekin ospatzeko ohitura daukagu Eskolan.
Ospatzeko moduak, ordea, zalantzak sortu dizkigu azken bi ikasturteetan. Iaz Behatokian
ikasleekin egindako hausnarketak ez zuen fruiturik eman. Ikasturte honen hasieran, Guraso
Bileretan gaia atera da berriz, eta honen aurrean, Eskolak irizpide bateratua hartzea erabaki
du.
Hala, urriaren 26ko Klaustroan eta urriaren 27ko Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG),
gehiengoz, honako hau erabaki da:
-Urtebetetze ospakizunetarako ezingo da litxarreriarik edo goxokirik ekarri Eskolara. Hauen
ordez, bizkotxoa edo antzerako zerbait ekarri ahal izango da. Neurri honek Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntza osoa hartzen ditu bere baitan.
Hartutako erabakiak zuen adostasuna izango duelakoan,

 

                                                      ZUZENDARITZA

Partekatu:
Instagram