Irailaren 30ean, 6.mailako ikasleak Algorrira joan ziren eguna pasatzera. Une honetan Natur Zientziak ikasgaian “Erliebea” proiektua lantzen ari direnez, irteera benetan aproposa izan zen eurentzat. Bertan, Zumaiko kostaldea aztertu zuten, hain zuzen, mundu mailan hain garrantzitsuak diren Flysch-en inguruko ezagutzak eskuratu baitzituzten.

Horretarako, interpretazio zentroan hitzaldi eta bideo ezberdinak ikusi zituzten, Algorriko itsasertzean egon ziren, San Telmo ermitara ibilaldia egin zuten, Itzurungo hondartzan ere izan ziren, harri eta mineralen tailerrean parte hartu zuten, etab. Parkean bazkaldu eta jolasean aritzeko denbora ere izan zuten! Egun benetan ederra!