LH3ko ikasleek udaletxera bi bisita egin dituzte lantzen ari diren proiekturaren barruan. Lehenengoan udaletxea ezagutu, udal-langileei hainbat galdera egin eta alkatea elkarrizketatu dute. Bigarrengoan berriz, herria hobetzeko proposamenak eta eskariak egin dizkiote alkateari areto nagusian. Bukatzeko, herriko ereserkia abestu dute denek elkarrekin eta alkateak oroigarri bana oparitu die ikasleei.