Datorren larunbatean, urtarrilaren 23an ATE IREKIEN JARDUNALDIA izango dugu Iturzaeta ikastetxean. Beraz, eskola barrutik ezagutu nahi duzuen familiak eskolara hurbildu zaitezkete.

Hori bai, aurtengo egoera berezia dela eta, aurrez hitzordua eskatzea komeni da, horretarako eskolarekin harremanetan jarriz.

Larunbatean goizeko 10:00etatik 12:00etara zuen zain egongo gara eskolan, hau erakutsi eta dauzkazuen zalantzak argitzeko asmoz.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN ZUEN ZAIN GAUDE!

Partekatu:
Instagram