Getariako udaleko euskara teknikariarekin elkarlanean, eskolan bertan Getariako hitzen lanketan sakontzen ari gara. Azaroan hasi ginen eta herriko bertako hitzekin lotutako hainbat jolas egingo ditugu ikasturtean zehar. 

Hasiera batean, ikasleek Getaiko hitzen jasoketa egin zuten familien laguntzarekin. Behin hitzen zerrenda eskuartean dugula, hauek ezagutzeko eta hitz hauen erabilera sustatzeko asmoz, beste hainbat ekintza edo joko burutuko dira, urkatuaren jokoa esate baterako.  

Herrietako hitzak gure hizkuntzaren altxorrak dira, mantendu beharrekoak eta horretan ahaleginduko gara eskolan ere. 

Eskolako sarrera ere hitz hauekin apainduta daukagu argazkietan ikus daitekeen bezala.