Lehen Hezkuntzako 5.eta 6.mailakoek “bullying”-aren edo eskola jazarpenaren inguruko formazio saioak izan dituzte aste honetan zehar. Ertzaintzako kide batzuk hurbildu dira ikastetxera eta gizartean gertatzen ari den eskola jazarpenaren inguruko informazioa jaso dute ikasleek, jarrera egokiak azpimarratuz. Saio aberasgarria izan da eta ikasleek oso gustura parte hartu dute.

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek ere jasoko dute formakuntza saioa, baina hauen kasuen bide heziketaren ingurukoa izango da. Segurtasunez ibili eta jokatzeko argibideak jasoko dituzte.

 

 

Partekatu:
Instagram