Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek “Kaixo Musto, ozeanotik ikasten” programan parte hartu zuten pasa den astean. Programa hau jasangarritasun programen baitan dago.

Otsailaren 10ean eta 11an, 3.mailako ikasleek ekintza bereziak egin zituzten, ikasgelatik kanpo ibili baitziren. Eguna herriko hondartzetan igaro zuten. Bertan, kostaldeko ekosistema aztertu zuten eta gauza berri asko ikusi eta ikasi zituzten.  Arratsaldean, esperimentu batzuk ere burutu zituzten. Ekintza aberasgarria izan zen.

Aurrez, programaren arduradunak eskolako aretoan lehen hartu emana izan zuen ikasleekin, haien aurrezagutzak ezagutzeko asmoz. Hona hemen argazkitxo batzuk.