Oporretatik bueltan, 2.mailako ikasleek “Baratzea balkoian” proiektua hasi zuten Kaixo Musto-ko Anjel Azpillagaren eta Aniren eskutik. Baratza, barazkiak eta baratzeko lana ikasleei hurbiltzea izan zuen helburu.

Ikasgelan power point bat ikusi ondoren, ikasleek jarduera desberdinak egin zituzten: balkoia neurtu lorontziak zenbatzeko,  lur mota desberdinak ezagutu, landaketak egin (loreak, gerezi-tomateak, azenarioak…).

Hasiera batean power point bat ikusi zuten gelan. Balkoian barazkiak landatzearen onurak azaldu zizkigun (zer landatu, noiz…) eta substratua nola egin argitu zigun.

Anjelek berak idatzitako liburu bat ere erakutsi zien ikasleei.

Asko ikasteaz gain, oso ondo pasa zuten. Eskerrik asko Anjel eta Ani eta beste bat arte!!! Hemen dituzue egun horretako zenbait argazki:

 

 

Partekatu:
Instagram