“Code week” edo kodifikazioaren astea, Europa mailan aurrera eraman den ekimena izan da. Programazioa eta alfabetatze digitala modu erakargarri batean jendeari hurbiltzea du helburu nagusi. Era honetan, teknologiaren funtzionamenduan gehiago sakondu eta konpetentzia digitalean aurrerapausoak eman ditzakegu.

Gure eskolan ere tartea eskaini diogu ekimen honi. Denbora da eskolan programazio, kodifikazio eta robotikaren esparruetan hasiak garela, eta beraz, aste honetan zehar ere, 1. 4. eta 6.mailako ikasleek jarraipena eman diote. 

Lehenengo mailako ikasleak “Bee-bot”-ekin jardun dira. Laugarren mailakoak “Code”rekin eta 6.mailakoak “Scratch”ekin oso gustura aritu dira.