Askok dagoeneko ikusiko zenuten bezala, aldaketak egon dira eskolako baratzan. Ikasturtean zehar baratzari ahalik eta probetxu gehien atera ahal izateko, beharrezkoa ikusten zen estalpe bat izatea. Horrela, pasa den Urriaren 20an bukatutzat eman zuten eskolako baratzeko estalpea. 

Eskolako familiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, gure estalpea apaintzeko sarea emateagatik, horrela, herriko berezkoa den kostaldeko ukitua emanez. Orain, euria ez dugu oztopo izanen. 

Hona hemen emaitza:

 

Partekatu:
Instagram