“E-twinning”, Europako ikastetxeen arteko komunitate digital bat da. Europako herrialdeak barne hartzen ditu eta bertako hezkuntzako profesionalei plataforma bat eskaintzen die elkarlanean aritzeko, elkarrekin komunikatzeko, proiektuak garatzeko eta lanak elkarbanatzeko. Gaur egun indarra hartzen ari den hezkuntza komunitate digital motibagarria bihurtzen ari da.

Irakasteko eta ikasteko aukera berriak eskaintzen ditu. Herrialde desberdinetako irakaslegoak taldean lan egiten du ikasleentzako jarduerak antolatzeko. Ikasleek aktiboki ikasten dute, elkarrekintzan eta kultura desberdinetako ikasleak ezagutzeko aukera ematen die. Proiektu hauek beste erkidego edo herri batzuetako ikasleekin ere egin daitezke.

E-twinning proiektuak edozein gaiaren ingurukoa izan daitezke. Hizkuntza eskaintza ere zabala da; atzerriko hizkuntza testuinguru erreal batean erabiltzeko beharra sentitu dezakete ikasleek, atzerriko herrialde batzuekin harremanetan jarriz gero. Gaztelania eta euskara ardatz duten proiektuak ere eraman daitezke aurrera. Beraz, oso aberasgarria izan daiteke.

Gure eskolan, aurten parte hartu dugu lehenengo aldiz E-TWINNING proiektuetan. 5.eta 6.mailako ikasleak izan dira proiektuko partaide. Atzerriko hizkuntzako proiektuak abiapuntu hartuz, ohitura osasungarriak landu dituzte 5.mailako ikasleek. 6.mailakoek aldiz, Europan desagertzeko arriskuan dauden animaliak izan dituzte hizpide. Grezia, Turkia, Irlanda, Polonia … eta beste hainbat herrialderekin batera aritu dira elkarlanean.

 

Partekatu:
Instagram