Gaur martxoaren 8a dugu, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Azken 10 egunetan abian izan dugun lehiaketari amaiera eman diogu gaurko egun seinalatu honetan.

Partehartzaile guztien artean, Laida Albizu Aizpurua izan da irabazlea. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Landu ditugun musikarien artean Izaro oso gustuko duela eta sariarekin bere diska erosiko duela aurreratu digu.

Eta gaurkoa egun berezia dugun arren,  gure Eskolan urteko egun guztiak Martxoak8 izan daitezen parekidetasunaren alde lanean jarraituko dugu!

 

 

Partekatu:
Instagram