Gaur goizean, Usurbilgo Oiardo Kiroldegian  Bertso Idatzien Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izan da eta gure Eskolako 3. zikloko 10 ikasle bertan izan dira.

Ikasleek koplak eta bertsoak idazteko ordutebeteko tartea izan dute. Ondoren, Aitor Tatiegi eta Haritz Mujika bertsolarien bapateko saioaz gozatzeko aukera izan dugu besteak beste.

Goiz ederra pasa dugu giro ederrean eta ea hurrengo urtean talde handixeagoa animatzen den!

 

 

Partekatu:
Instagram