2015etik euskal eskola publikoaren berrikuntza digitalean eta metodologikoan sakontzeko jardunaldiak dira Eskola Digitala topaketak. Ikastetxe publikoetan garatutako esperientzia arrakastatsuen elkar ezagutza eta partekatzeko espazio natural gisa sortua. Ikastetxe publikoetako digitalizazio prozesu emankorrei irakasle, zuzendaritza talde zein familien elkar begirada emateko helburua du. Digitalizazio hutsetik haratago, berau modu jasangarrian gure hezkuntza jarduna osatu eta hobetuko dituen ereduak zabaldu, ezagutarazi eta partekatu nahi ditu.

7. edizioa dugun honetan bost ardatz nagusien inguruan arituko gara:

    • Irakaskuntza digitalean pertsonen rol ezberdinak eta haien garrantzia: irakasle, ikasle zein familia.
    • Eremu digitalean (ere) ikastetxeetan ditugun desberdintasunen orekatzea.
    • Euskararen presentzia sendotu hezkuntza eremu digitalean.
    • Iraunkortasuna, garapena, hezkuntza-berrikuntza eta mendekotasun teknologikoaren dimentsio elkarlotuak.
    • Publikotasuna, hezkuntza kalitatea, ikerketa eta erabaki hartze eraginkorrak.

Partekatu: