Eskola Publikoaren aldeko argazkian parte hartu zuten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Badakigu argazkian atera ezin izan zuten askok ere bat egiten dutela Eskola Publikoaren aldeko kanpainarekin. Horregatik animatu nahi zaituztegu azaroaren 6an, larunbata, Bilbon hezkuntza publikoa aldarrikatzeko eta babesteko egingo den manifestazioan parte hartzeko. ‘Hezkuntza publikoaren alde: pribatizazioari ez!’ izango da mobilizazioaren leloa.

Urola Kostako herri eskolak eta guraso elkarteak autobusak antolatzen ari dira manifestaziora joateko. Getariatik 15:30ak aldera irtetea aurreikusten da; autobusa doakoa izango da. ANIMATU!

Partekatu:
Instagram