Gaur arratsaldean ospatu dugu Eskolako Jaia eta aurtengoan ere primeran atera da.
Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar landutako edota jaialdirako bereziki prestaturiko dantza, abesti eta ikuskizunekin emanaldi ederra eskaini digute. Bejondeizuela!
Emanaldia amaitu ondoren, Zanbuka Guraso Elkarteak antolatuta, jai-giroan jarraitu dute kiroldegian.
Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!