Motxilak bizkarrean hartuta, poz-pozik aurkitu ditugu gaur HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak. Txikienentzat lehenengo irteera izanda, urduritasuna nabari zitzaien goizean goizetik.

Autobusez Oriora joan dira eta handik hondartza pareko parkeraino oinez egin dute bidea. Bidean hegaztiak ikusteko aukera izan dute eta jarraian, jolastera! Giro eta leku ezinhobea, zalantzarik gabe.

Gosetuta zeudenez, etxetik eramandako makarroi eta ogitartekoak bazkaldu ondoren, berriz ere jolastera! Nekatuta itzuli dira Getariara, baina egun polita pasa izanaren sentsazioarekin. Merezi izan du!

 

 

Partekatu:
Instagram