Gaur maiatzaren 17a dugu, LGTBIQ + fobiaren aurkako Nazioarteko eguna eta urtero bezala, gaurkoan ere ekintza bereziak egin ditugu Iturzaetan.

Geletan gaia landu, Eskola apaindu eta sarrera-irteeretan musika izan dugu. Eta aurtengoan, Eskola barruaz gain, kanpokaldea ere kolorez jantzi dugu. 6.mailako ikasleek Eskola pareko eskailerak ostadarraren kolorez margotu dituzte egunero gogoan izan dezagun LGTBIQ + fobiaren aurkako borroka ez dela gaurko egunera mugatzen eta urteko 365 egunetan pertsona ororen eskubideak aldarrikatzen eta errespetatzen jarraitu behar dugula.

Hemen duzue ekintza berezien batzordekoek gaiarekin loturiko zenbait abestirekin prestatu duten Genially-a.

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu:
Instagram