Gaur, martxoak 8,  Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduko herrialde askotan. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

Guk ere aldarrikapen honekin bat egin eta emakumeen eskubideen alde egin nahi dugu. Horregatik, gaur egun oraindik dirauten diskriminazio eta desberdinkeriak salatzeaz gain, proiektu bat ondu dugu aste honetan zehar, euskal emakume idazle eta ilustratzaileei buruzkoa, hain zuzen.

 

Proiektu honi lehiaketatxo batekin eman diogu amaiera eta asmatzaile guztien artean zozketa egin dugu. Lore Lasa Mancilla izan da irabazlea. ZORIONAK LORE!

Lanketa honen baitan, Orokieta Herri Eskolarekin elkarlanean, Uxue Alberdi eta Ainara Azpiazu (Axpi) elkarrizketatzeko aukera izan zuten joan zen astean gure Eskolako 6.mailako bi ikaslek Orokieta Irratian. Hemen duzue Anek eta Elenek Uxue Alberdiri egindako elkarrizketa .

BESARKADA MORE BANA!

Partekatu:
Instagram