Elkanoren mundu biraren 500.urteurrena ospatzen ari gara urte hauetan. Hori dela eta, “Bostekoa Munduari” proiektua abian da. Herria girotzeko banderola batzuk egin dituzte eta horretan parte hartu dute eskolako 2. eta 6.mailako ikasleek.

Proiektuaren aurkezpena izan da gaur eskolan eta hainbat material aurkeztu dituzte bertan.

Eskolako ekitaldira hurbildu dira Getariako Udaleko ordezkariak, Elkano Fundazioko zuzendaria, Euskal Itsas Museoko zuzendaria, Albaolako zuzendaria, Xabier Isasti diseinatzaile grafikoa, Basquetour-eko zuzendaria, Txikota Komunikazioko ordezkaria, Markel Olano diputatu nagusia, Harkaitz Millán kultur diputatua eta Iturzaeta Herri Eskolako irakasle eta ikasleak. Eskerrik asko guztioi.

Hemen duzue proiektuaren kartela.

Sormen prozesu osoa laburbiltzen duen bideoa jarraian duzuen estekan ikus dezakezue: 

Hurrengo estekan duzue gaurko ekitaldiko argazki bilduma:

https://assets.adobe.com/public/f068eb83-fdf2-448e-568f-77e0442ad73e